Ostegun honetan, Begoña Jiménez-ekin Onda Vascan aritu gara. Besteak beste, Hezi2de kooperatiban pertsona, kolektibo eta erakunde bakoitzaren beharrak kontuan hartuta jorratzen eta sakontzen ditugula berdintasun gaiak. Hemen ikus dezakezu.
Entzun elkarrizketa:
Erkidegoko Udaletan Emakume eta Gizonen Berdintasun Planak diseinatzeko prozesu parte hartzaileak. Planen ebaluazioak, erronka berrien identifikazioa, planen diseinua…
Eta udaletan berdintasun aholkularitza. Udal barruko berdintasun sailaren programazioa, udal ataletan berdintasunaren zeharkakotasuna, udal barruko prestakuntzaren diseinua, udal protokoloen eguneratzea….
Enpleguan emakume eta gizonen trataera eta aukera berdintasuna bermatzeko premiazko neurrien 6/2019 Dekretua eta bere garapenerako sortutako legedia aintzat hartuta, 40 enpresa baino gehiagotan egin ditugu Berdintasun Planak. Partaidetza zabala eta metodologia argi eta eraginkorra oinarri hartuta, Hezi2de enpresan benetako berdintasuna ezartzeko bidelaguna da EAEko sektore ezberdinetako enpresentzat, hala nola, industrian, hezkuntzan, zerbitzuetan edota nekazaritzan diharduten entitateetan.
Emakundek homologatutako aholkularitza gara.
Pausso, Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatua, haur eta nerabeetan indarkeria matxistaren prebentziorako materialaren sorkuntzarako mahai teknikoan parte hartzea. Hezkuntza formalean, materialaren hedakuntzaren kudeaketa.
Bai administrazio publikoan zein pribatuan burututako planek, ezarpena behar dute. Horretarako aholkularitza, sensibilizazio saioak, formazioa, protokoloen eguneratzea… eskeintzen ditugu. Berdintasunera bidean, bidelagun.
Erantzunkidetasunetik ahalduntzera ikastaroaren diseinua, kudeaketa eta gidaritza.
Beasaingo ikastetxeetan gurasoekin erantzunkidetasuna eta hezkidetza lantzeko lan saioak.
Urola Garaiko Berdintasun Arloaren ardura teknikoa (2017-2018). Urola Garaiko II. Berdintasun planaren garapena eta arloaren kudeaketa integrala.
Urola Garaiko lau udaletako Udal elkarteko eta Uggasa (Garapen Agentzia) langileen eta politikarien erantzunkidetasuna bultzatzeko kontziliazio neurrien erabileraren diagnostikoa eta neurri zuzentzaileen proposamena bideratzeko proiektuaren gidaritza.
2017 urteko Urretxuko Santa Anastasia jaietan eraso sexisten aukako kanpaina. Sentsibilizazio eta euskarrien sorrera eta hedapena.
2017-2018 Ikasturtean hezkidetza eta nerabeen artean Indarkeria matxista saihesteko programa. Ikasleekin lan saioak.
Guraso, familia zein hezitzaileei bideratutako hezkidetzaren inguruko saioak.
2017, 2018, 2019 urteetako Zumarragako Santa Ixabel jaietan eraso sexisten aukako kanpaina. Sentsibilizazio eta euskarrien sorrera eta hedapena.
2018-2019 Ikasturtean, Hezkidetzaren ikuspuntutik ikastetxeko espazioen inguruko diagnostiko eta esku hartze plangintza parte hartzailea
2017-2018 eta 2018-2019 Ikasturteetan, Gipuzkoako lurraldeko 70 ikastetxeetan, LH-ko 4,5 eta 6. eta DBH-ko 1. mailako ikasleekin, erantzunkidetasunaren inguruko sentsibilizazio saioak.
2017-2018 eta 2018-2019 Ikasturteetan, Gipuzkoako lurraldeko 70 ikastetxeetan, LH-ko 4,5 eta 6. eta DBH-ko 1. mailako ikasleekin, indarkeria matxistaren inguruko sentsibilizazio saioak.