Talde, norbanako edo formatua edozein dela, berdintasunarekin zerikusia duten gai ezberdinen inguruko sensibilizazio saioak. Erantzunkidetasuna, Berdintasuna Enpresan, Hezkidetza saioak, Maskulinitateak, Indarkeria sexista…
Berdintasunerako bidean egun eskura ditugun estrategien inguruko formazioa. Honen helburua, ezagutzatik abiatuz esku-hartze gaitasuna barneratzea da.
Berdintasunerako bidean estrategikoa den Hezkidetza proiektu integralak burutzen ditugu.
Emakundek enpresa eta erakundeetan gizon-emakumeen arteko berdintasun gaietan laguntza teknikoa emateko aholkularitza homologatua gara
Feminismoaren oinarriak aitzat hartuta garatzen diren lan egiteko moduak
Parte hartze prozesu ‘biziak ahalbidetuz. Eraldaketa eta hobekuntza bideratuz. Ezagutza elkar trukatzeko aukera paregabea da, bata besteengandik ikasteko, alegia.
Enpresa, udal edota bestelako entitate bakoitza mundu bat da, horregatik, legea eta arautegia oinarri hartuta, bakoitzari egokitutako prozesua burutuko dugu, berdintasuna egunerokoan eta prozesu guztietan txertatzeko, eta berdintasunaren kultura ezartzen laguntzeko.