Berdintasunaren inguruan egitura amaitezinak

Azken asteetan Hezi2deren proiektua aurkezten izan gara. Berdintasunaren inguruan egitura ugari bazeudela bagenekien baina hainbeste? Handik hona ibilita, kotxean emandako orduak hausnarketarako tartea eskaini digute eta behin eta berriro, profesional eta pertsona bezala sortu zaigun galdera hori da: hainbeste egitura eta zertarako? Izan ere, egunero esnatzen gara indarkeria kasu berriekin, berdintasun eza agerian jartzen duten albisteekin, emakumeen garapen profesionala oztopatzen duten arrasto berriekin, genero estereotipoak babesten dituzten irudi eta jokabideen narrazioarekin…  Eta honen aurrean, zer?  Ba egitura asko, bai (eta ez gaude horren aurka, noski). Baina zalantza dugu plan integralik osatzen ote den eta are gehiago, egiten diren ekimenak ebaluatzen ote diren. Berdinasuna eta hezkidetza interesatzen zaigun heinean, kezkatuta gaude. Hainbeste “baliabidek” eman al dute espero zitekeen emaitzik? Botere publikoek ez al dute berdintasun egiturak sortzearekin lan guztia egin dela pentsatuko? Benetako konpromezua ote dago? Bai, galdera asko egiten dizkiogu gure buruari. Erantzun batzu ere baditugu…

Bukatzeko, hezkidetzaren garrantzia azpimarratzen duen beste elkarrizketa bat uzten dugu (Marina Subirats, berdintasunean heztearen garrantziaz). Zorionez, egunero aurkitzen ditugu gure tesia babesten dituzten frogak.

http://www.diariodeibiza.es/pitiuses-balears/2017/02/03/hay-boicotear-medios-siguen-sexistas/894091.html


Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s